XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nik, ez - erantzun zion Karlik.

- Baina ez naiz inoiz hain zaharra izango.

- Eta izaten banaiz ere, zu bezalakoa.

Amonak barre egin zuen.

- Zuk ezagutuko ez baninduzu, Karli, eta ni hemen barruan egongo banintz hauekin batera, ez zenuke diferentziarik somatuko.

Karlik ez zuen ezer esan.

Frau Wendelinek gela xaxtar batetan errezibitu zituen.

Mahai borobil eta jarleku deskoloretuz betea zegoen.

Frau Wendelin amona txiki-txiki bat zen.

Bere burua dardarka bizian zedukan denbora guztian.

Amonak ikusi zuenean poz handia hartu zuela zirudien eta harro aurkeztu zuen bere Karli: - Nire biloba da. Jakingo duzun bezala, nirekin bizi da.

Gela hartan beroegi egiten zuen.

Lizun usaina zegoen eta airea kutsaturik.

Amona ere izerditan zegoela ohartu zen Karli, laster erantzi bait zuen sonbrailua.

Karlik ez zion jaramonik egiten bi amona haien elkarrizketari.

Amona Karliri buruz ari zitzaion eta Frau Wendelin, berriz, azken gudatean bizia galdu zuen bere seme bakar hegazkilariaz.

- Oso gaztea. Oso gaztea - errepikatzen zuen.

Karli mahai borobil haietako zahar guztiei begira zegoen.

Gehienak normal zeuden; ez zuten berezitasunik.

Beste batzu, berriz, barrez ez ziren isiltzen edo bakarrizketan ari ziren.

Gutxi batzuri mojak eman behar zien jana ahora.

Aulkian eseri eta geldi eta isilik, mugimendu txikienik ere egin gabe, hildako itxuran ikusi zituen banaka batzu.

Karlik ez zuen beldurrik.

Baina nahiko mundu larri eta arrotza zitzaion hura.

Etxerakoan ez zuten hitzik egin.

- Txarra, txarra da hor pilatuta bizitzea - esan zuen (...).